XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nazioarteko III. Julio Alegría Padel Saria Jolasetan

Nazioarteko III. Padel Txapelketak-Julio Alegria Sariak munduko kirol honetako elitea bilduko du irailaren 28tik urriaren 4ra arte Neguriko Jolasetako instalakuntzetan.

Nazioarteko Padel Federakuntzaren aurreneko presidente izan zen auzokide getxotarraren izena hartzen duen Txapelketa honek, besteak beste, Europa eta Amerikaren arteko aurtengo lehian parte hartu zuten bikote nagusienetakoak batuko ditu edizio honetan.

Besteak beste, eta gizonezkoei dagokienean, Gastón Malacalza, Gustavo Pratto, Christian Gutiérrez, Graibiel eta Pablo Rovaletti argentinarrak, Marcello Jardim brasildarra, Pablo Boseilli uruguaiarra, Fran Francés frantziarra eta Alejandro Hammer alemaniarra.

Hauekin batera, Pablo Martínez Semprún eta Alberto Rodríguez espainiarrak eta egungo munduko txapeldunordeak izango dira ere, Juan Martin Díaz Espainiako egungo txapeldunarekin batera.

Emakumezkoen artean aipatzekoak dira, Adriana Costagliola eta Eugenia Vasallo argentinarrak eta María Silvela eta Carolina Navarro espainiarrak.